XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Galaziarrei Gutuna

Haragiaren egiteak eta Espirituaren emaitza

Niri dagokidanez, senideok, egia baldin bada oraindik ere erdainkuntza erakusten dudala, zergatik erasotzen didate judutarrek?

Gurutzearen misterioa ez baitlitzateke gehiago behaztopa izango!

Eta zuek nahasten dabiltzan horiek hobe lukete beren buruak behin betiko irenduko balituzte!

Zuek, ene senideok, askatasunera deituak izan zarete; baina ez bekizue izan askatasun hori norberekoikeriarako; baizik-eta maitasunez izan zaitezte elkarren morroi.

Lege osoa agindu bakar honetan dago betea: Maita ezazu zure lagunurkoa, zeure burua bezala.

Baina elkarri hozka egiten eta elkar jaten bazabiltzate, azkenik batak bestea desegingo duzue.

Hau diotsuet: Ibil zaitezte Izpirituari dagokionez, eta ez dituzue beteko haragiaren irritsak.

Haragiak Izpirituaren aurka irrikatzen baitu; eta Izpirituak haragiaren aurka.

Bi horiek elkarren aurka dabiltza; horregatik ez duzue nahi zenuketena egiten.

Izpirituak eragiten badizue, ordea, ez zaudete Legepean.

Haragiaren egiteak ezagunak dira: haragikeria, lizunkeria, lasaikeria, sasi-jainkokeria, sorginkeria, haserrea, (...)